Soinu eta erritmo tailerrak

Gorputz perkusioak, perkusioak objektu eta instrumentuekin

harremanetan sartzeko Joana Briani-Colin :

06 29 10 01 59

mukatailerra@gmail.com

Asteartetan 5etatik 6etara

Girenarekin eta dugunarekin musika egin daiteke.

​

Gorputza, gure lehen musika tresna izanki, gorputz perkusioak oinarritzat hartuko ditugu erritmikaren munduan sartzeko. 

Laister ohartuko gira, edozein euskarri musika tresna bilaka daitekeela : arkatzak, basoak, koilarak, mubleak...

​

Erritmika jostatuz ikasiz, haurrek konfiantza, atentzioa eta presentzia garatzeko aukera ukanen dute. Bakoitzak bere lekua badu. Trukaketa eta elkartasunaren sustatzeak, sorkuntzarako bideratua izanen den talde dinamika lagunduko du.

​

Taldearen gogoaren arabera, aurkezpen bat proposatua izanen da: « garrantzitsuena bidea da ez eta helmuga ».

​

Ahozko transmizioa denez, irakurtzea jakitea ez da beharrezkoa.

Tailerra haur guziei idekia da.

​

25euro/hilabetea

70euro/trimestroa

200euro/urtea

​

8 haur gehienik